Gernika, memoriarako herria

2026-07-01 - 2026-08-28

Informazioa

Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.

Udan Gernikan ibilbide gidatua egitera animatzen zara?

Ibilbide gidatu hau (Memoritour Gernika) Gernikako XX-XXI. mendeko historia ezagutu nahi duten banakako bisitariei zuzenduta dago.

Bisitaren helburua, alde batetik, Gernikako babeslekuak nola eta zergatik eraiki ziren ezagutzea da. Horrela, hiribilduko biztanleek bonbardaketa nola bizi izan zuten ikusiko dugu, zoritxarrez gaur egun munduko herrialde askotan errepikatzen ari den egoera. Bestalde, erregimen frankistak Gernika berreraikitzea nola bultzatu zuen azaltzen saiatuko gara, kontakizun ofiziala sostengatuko zuen ideologia jakin bat inposatzen saiatzeko. Azkenik, Picassok “Guernica” margolana nola margotu zuen ikusiko dugu, eta margolan horrek izan zuen eta gaur egun ere baduen oihartzuna.

Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .

Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta desagertutako Andra Mari kaleko babeslekua, Adolfo Urioste kalea, Pasilekua eta bertako babeslekuak, Astra, “Guernica” murala, merkatua, Suaren agonia, eta abar bisitatzen dira.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus