Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa zerbitzu publiko espezializatua da eta interesaturiko pertsona guztiei zabaldutako ondarea dauka. Liburu, dokumentu, aldizkari eta ikus-entzunezko materialez osaturiko funts dokumentala biltzen du (1937-04-26. Gerra Zibila Euskadin).

Ikerketa

Gernika Bonbardaketaren Dokumentazio Zentroak bere ikerketa-lanarekin jarraitzen du artxiboetan, egunkari-liburutegietan, film-liburutegietan eta bestelako informazio-zentroetan, mundu osoan dauden Gernikako bonbardaketari eta Gerra Zibila Euskadin gaietako informazioak bilduz.

Informazio gehiago

Southworth fondoa

Fondo hau Gernika-Lumoko Udalak eskuratu zuen eta CDBGan gordeta dago. Herbert R. Southworth historialari eta liburuzale ospetsuarena zen eta 3.000tik gora liburu, egunkari, artxiboko dokumentazio eta Guda Zibila eta frankismoari buruzko dokumentazio grisez osotua dago.

Misioa eta helburuak

Dokumentazio Zentroaren (CDBG) zeregina, Gernikako bonbardaketari buruz dagoen dokumentazio guztia bildu, gorde, ikertu eta zabaltzea da. Bai eta Gernika-Lumoren historia, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguru barnean, gai horietako ikerketan erreferentzia izan nahian.

Dokumentazio Zentroaren (CDBG) helburu nagusiak hauek dira:

  • Ikerketa-ildoarekin jarraitzea.
  • Ikerketa-iturri nagusia izatea gaian interesa duen edozein ikertzailerentzat.
  • Gernikako bonbardaketan, Gerra Zibilean eta erbestean espezializatutako bibliografia-bildumak eta dokumentuak mantentzea.
  • Dokumentazioa antolatzea, katalogatzea, informatizatzea eta digitalizatzea.
  • CDBGren zerbitzuak zabaltzea (webgunea, liburuxkak…).
  • Ekitaldi bereziak antolatzea eta sustatzea (sinposioak, ikastaroak, jardunaldiak…).
CDBGren jarduerak

Informazio praktikoa

ORDUTEGIA

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 10:00 – 14:00

ASTEARTEA ETA OSTEGUNA: 16:30 – 19:30

SARBIDEA

Aldez aurretik hitzordua eskatuta, telefonoz edo posta elektronikoz hartatuko da.

Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa.
Foru plaza, 1.
E 48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi.

Ikusi koordenatuak Googlen

KONTAKTUA

Dokumentazio zentroko arduraduna:
Deitu egiguzu telefono honetara: +34 94 627 02 13

E-maila: dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus

CDBGko argitalpenak

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak gai historikoak jorratzen dituen linea editoriala du eta honela deitzen da: GERNIKA-LUMOKO HISTORIA BILDUMA.

Gernikako bonbardaketa

Ezagutu bonbardaketaren gertaera nagusiak