Gerra eta espioitza
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak, bere kultur jardueren barruan, erakusketa bibliografikoak antolatzen ditu bere funtsak erakusteko.
Oraingo honetan, espioitzak gerretan jokatzen duen paperari buruzko liburu sorta aurkezten da.
Francis Bacon filosofo ingelesaren «Ezagutza boterea da» esaldi famatutik abiatuta, esan daiteke ezagutza eta informazio fidagarria edozein gatazka belikotako arma baliotsuenetako baterako sarbidea izan direla historian zehar. Informazioa lortzeak eta aztertzeak aurkariari aurrea hartzea eta helburu militar eta politikoak lortzeko erabaki eraginkorragoak hartzea ahalbidetzen du. Beraz, informazio eta inteligentzia zerbitzuak funtsezko pieza bihurtzen dira gertaeren norabidea erabakitzeko. Eta aurkariaren komunikazioak atzemateko, espioitza, agente infiltratuen bidez, funtsezko tresna da.
dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus