Museoko audiogidak eskuragarri daude jada webgunean
Museoko bisitariek erakusketa iraunkorreko audiogidak gure webgunean dituzte. Hainbat hizkuntzatan daude eskuragarri, eta bisitarekin batera modu eroso eta eskuragarrian joateko diseinatu dira.
Audiogidak telefono mugikorretik irekitzen dira, aplikaziorik deskargatu beharrik gabe. Aukeratutako hizkuntzari dagokion QR kodea eskaneatu besterik ez da egin behar, audioa berehala klik bakar batekin erreproduzitzen duen Drive dokumentu batera sartzeko.
Esperientzia hobeaz gozatzeko eta gainerako pertsonen bisita errespetatzeko, audioen erreprodukzioan entzungailuak erabiltzea gomendatzen da.
Eskainitako hizkuntzak: euskara, castellano, català, galego, français, English, deutsch, nederlands, italiano, português eta japoniera.
hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Memoriaren eta Turismoaren Lekuak
Nazioarteko hirugarren mintegia
Ondarearen Europako Jardunaldiak: ondarea gure eskuetan
Oinezko ibilbide gidatua: “Gernikaren berreraikitzea gerra ostean” urrian egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Bakearen nazioarteko eguna 2026
Urtero bezala irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.