BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria

BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria izeneko erakusketa honetan ikusgai dauden arpillerak eta bestelako ehunezko lanak herrialde hauetan eginak dira: Ipar Irlanda, Ingalaterra, Espainia, Txile, Peru, Argentina, Zimbabwe, Alemania eta Kolonbia. Lan horien bidez, emakumeek gatazkak eta giza eskubideen aurkako urraketak ohikoak diren testuinguruetan izan dituzten bizipenak kontatu dituzte, etxeko materialak erabiliz: orratzak, haria eta oihal puskak…

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna

Gernikako Bakearen Museoak Giza Eskubideen eguna ospatuko du hainbat ekintzekin: antzerkia, tailerrak, sarrera doan, dokumentalaren aurkezpena…

Kids’ Guernica-ren irekiera

Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena dela eta, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa zentroak eta Gernikako Kultur Etxeak, Kids’ Guernica Nazioarteko Bakearen aldeko Arte proiektua antolatu dute, Gernika-Lumoko Udala eta Fundación 2012 Fundazioaren laguntzari esker.

Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak

Fundación 2012 Fundazioak antolaturiko aldi baterako erakusketa honek balio handiko lan multzo bat eskaintzen du; lan horien egileak hamabost herrialdetako hogeita hamahiru argazki-kazetari ezagun dira…