Sofia Gandariasen lana erakusketa iraunkorrean
Sofia Gandariasek margotutako “Gernika” triptikoa inauguratu dugu. Obra Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrean dago jada.
Inaugurazioan izan ziren, besteak beste, Enrique Barón, margolariaren senarra, Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko alkate eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko presidentea, Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria, Begoña de Ibarra, Bizkaiko Kulturako zuzendari nagusia, Asier Madarieta, BizkaiKOAko zuzendari gerentea, Patricia Fernandez, Artearen eta Kultura Ondarearen arloko lege-aholkularia eta Teresa Querejazu.
“Gernika” 1998 eta 1999 urteen artean margotutako lana da; oihal gaineko olioa, collagea eta marmolezko hautsarekin egindakoa eta 200×215 cm-ko hiru moduluk osatzen dute.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Kultura pertsona guztientzat eskuragarri
Memoriaren eta Turismoaren Lekuak
Nazioarteko hirugarren mintegia
Ondarearen Europako Jardunaldiak: ondarea gure eskuetan
Oinezko ibilbide gidatua: “Gernikaren berreraikitzea gerra ostean” urrian egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.