Bisita eta ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan
Uda probetxugarria izan dadin eta gure historia eta ondarea ezagut ditzazun, jarduera hauek eskaintzen dizkizugu udan (ekainaren 19tik irailaren 10era):
Ibilbide gidatuak (Memoritour Gernika)
Lau ibilbide eskaintzen ditugu, herriaren oroimena, ondare sinbolikoa, historikoa eta kulturala ezagutarazteko:
- Babeslekuak
- Gernikaren berreraikuntza gerraren ondoren
- Gerra korrespontsalak Gernikan
- Picasso eta ”Guernica”
Erakusketa iraunkorraren bisita gidatuak
Museoko erakusketa iraunkorra hainbat galderaren inguruan antolatzen da:
- Zer da bakea?
- Zer gertatu zen Gernikan bakerik gabeko une batean?
- Bizitako bonbaketa
- Zer gertatzen da gaur egun giza eskubideekin munduan?
2023ko ekainaren 19tik irailaren 10era.
Ibilbide gidatuak (Memoritour Gernika)
Ordua: 12:30
Iraupena: 60 minutos
Erakusketa iraunkorraren bisita gidatuak
- 16:00etan euskaraz
- 17:00etan gazteleraz
Iraupena: 60 minutos
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Museoko audiogidak eskuragarri daude jada webgunean
Srebrenicako Ama
“Srebrenicako Ama” obraren instalazioa, Srebrenicako genozidioaren oroitzapenaren nazioarteko eguna ospatzeko.
Udalekuak (2025)
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako.