Ekintzak

Kultura pertsona guztientzat eskuragarri

2026-10-27 - 2026-12-29

Aurkezpena

Gernikako Bakearen Museoa Gertu Kultura sarearen parte da, pertsona guztiei, bereziki egoera ahulean daudenei, kulturara iristeko eskubidea bermatzen dien proiektua. Gizarte bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa lortzea da gure helburua.

Gertu Kultura Bizkaia sare inklusiboa da, kultur sustatzaileak, antzokiak, auditoriumak, jaialdiak eta museoak gizarte-sektoreko erakundeekin elkartzen dituena, beren egoera pertsonalagatik edo osasunagatik kultur jardueretara joateko zailtasunak dituzten pertsonei kultura eskuragarri egiteko.
www.apropacultura.org/eu/bizkaia

Plataforma honetan, hainbat kultur programatzaileren programazioa eta jarduerak kontsultatu ahal izango dituzu, beste eduki batzuen artean. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden edo desgaitasuna duten kolektiboetako pertsonei zuzendua dago. Horien artean, gure Museoak honako jarduera hauek eskaintzen ditu:

– Museoko bisita librea

– Museoko bisita gidatua

– Ibilbide gidatua: “Babesleku antiaereoak”

– Museoak eta Alzheimerra: “Gernikeko plazie”

Kontaktua

hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus

Gehiago