Aldi baterako jarduera

Ondarearen Europako Jardunaldiak: ondarea gure eskuetan

2026-10-01 - 2026-10-31

Aurkezpena

Markina-Xemeingo Gerra Zibilaren hondarretatik gidatutako ibilbidea eta Fosil gidaria erakusketa Gernikako Bakearen Museoan.

Markinara eta Gernikara txangoa, “Fosil gidaria” aldi baterako erakusketaren osagarria.

Gerra Zibilaren hondarrek gidatutako ibilbidea izango da, goizean zehar, Markina-Xemeingo hirigunean. Josu Santamarina arkeologoak 1936ko urria eta 1937ko apirila bitartean inguru horretan ezarri ziren fronteko espazioak seinalatuko ditu. Horretarako, agertoki historikoetan barrena ibiliko gara eta garai hartako materialak erabiliko dituzte: mapak, argazkiak, testigantzak, etab.

Eguerdian, autobusa Gernikara abiatuko da, eta han, Gernikako Bakearen Museoko Fosil gidaria aldi baterako erakusketaren bisita gidatua eskainiko da. Museoan bertan, pintxo batzuk eskainiko dira eta ondoren Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorra ikusteko aukera egongo da. Museoa ikusi ondoren, denbora librea egongo da. Autobusa 17:30etan aterako da Gernikatik jendea Bilbora eramateko.

Iraupena: egun osoa
Prezioa: doakoa
Gorde zure plaza: museoa@bakearenmuseoagernika.eus Plaza mugatuak.

 

Ondarearen Europako Jardunaldiak 26: ondarea gure eskuetan Gonbidapena da, alegia, gure ondarea erantzukizun partekatu gisa ikusteko eta ondare hori zaintzen inplikatzeko.
Ikuspegi horrek bat egiten du 2026ko Europako gaiarekin, zeinaren ardatzak baitira ondarea mehatxatzen duten arriskuak eta ondarea babesteko eta bizirik mantentzeko kolektiboki jarduteko beharra.
Europako Kontseiluaren proposamenak mehatxuei erantzuteko premia azpimarratzen du, kultura-ondareak etorkizuneko belaunaldientzat esanguratsua eta eskuragarria izaten jarraituko duela ziurtatze aldera.

Bizkaiko katalogoa

 

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Gehiago