Udalekuak
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako.
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako. Umeek ondo pasatzeaz gain, errespetuan, elkarbizitzan eta interkulturalitatean heztea da bere helburu nagusia.
Gaia: Haurrak munduan.
Haurren bizitza kontinente batetik bestera oso desberdina da. Antolatutako “Haurrak munduan” programaren bidez, eskualdeko adingabeek haurrak planetako beste leku batzuetan nola bizi diren jakingo dute. Helburua da beste kulturekiko enpatia garatzea.
- Zentzumenekin bidaiatuko dugu (usainak, zaporeak…)
- Gosari bat prestatuko dugu hainbat lekutako osagaiekin.
- Herrialde batzuetan “normalak” diren, eta beste batzuetan egokiak ez diren ohiturak ezagutuko ditugu.
- Haurren eskubideei buruzko escape-room baten probak gaindituko ditugu.
- Gurea ez den beste kultura bateko jaia antolatuko dugu.
Adina: 6-10 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: doan
Izena emateko: ekainaren 5etik aurrera. Gernikako Bakearen Museoan edo emailez: hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus
2024ko irailaren 2tik 5era.
10:00-13:30
Euskara
hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bisita gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuen bidez.
Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.
Museoen nazioarteko eguna
Museoen nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 18an, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du.