Aldi baterako jarduera

Bisita eta ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan

2023-06-19 - 2023-09-10

Aurkezpena

Uda probetxugarria izan dadin eta gure historia eta ondarea ezagut ditzazun, jarduera hauek eskaintzen dizkizugu udan (ekainaren 19tik irailaren 10era):

Ibilbide gidatuak (Memoritour Gernika)

Lau ibilbide eskaintzen ditugu, herriaren oroimena, ondare sinbolikoa, historikoa eta kulturala ezagutarazteko:

  1. Babeslekuak
  2. Gernikaren berreraikuntza gerraren ondoren
  3. Gerra korrespontsalak Gernikan
  4. Picasso eta ”Guernica”

Erakusketa iraunkorraren bisita gidatuak

Museoko erakusketa iraunkorra hainbat galderaren inguruan antolatzen da:

  1. Zer da bakea?
  2. Zer gertatu zen Gernikan bakerik gabeko une batean?
  3. Bizitako bonbaketa
  4. Zer gertatzen da gaur egun giza eskubideekin munduan?

 

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Erakusketa-aretoa
Gehiago