Pista jolasa: Gernika memoria-leku
Presta zaitez Gernikako kaleak inoiz ez bezala zeharkatzeko: iraganera bidaiatuz 1937an zer gertatu zen eta gaur egun zergatik den hain garrantzitsua jakiteko. Esperientzia horren bidez, belaunaldi oso bat markatu zuen gertaera ezagutuko duzu, eta memoria historikoak egungo errealitatea interpretatzen eta gure gizartean oraindik ere dauden erronkak aitortzen nola laguntzen digun ulertuko duzu.
Gernikako bonbardaketa eta memoria historikoaren garrantzia.
Museoak jartzen du behar den guztia.
14 urtetik gora
Gutxienez 6 pertsona eta gehienez 18.
Ordu betetik ordu eta erdira bitartean.
60 € taldeko.
Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Espainiako Gerra Zibilari buruzko oinarrizko ezagutza izan komeni da.
Helburuak
- Memoria historikoari balioa ematea.
- Gernikako bonbardaketaren inguruko gertaera garrantzitsu batzuk ezagutaraztea.
- Bonbardaketarekin zerikusia duten Gernikako leku interesgarriak ezagutzera ematea.
- Historia errespetuz zabaltzea, jolasa tresna gisa erabiliz.
- Gernikako bonbardaketa bizi izan zuten lekukoak ezagutu eta merezi duten garrantzia eman.
- Museoaren aurrean hasi eta bukatzen da jolasa.
- Mapan leku batzuk agertuko dira seinalatuta, horietako batzuetan kutxa edo objektu batzuk egongo dira.
- Talde bakoitzak bere kutxak edukiko ditu. Kutxen kokalekua eta giltzarrapoen kodeak ezberdinak dira, beraz, talde bakoitzak berea egin beharko du eta beste taldeek egiten dutena kopiatzea ez die lagunduko.
- Talde bakoitzaren kutxak zenbakiz eta kolorez identifikatuta egongo dira.
- Kutxetan, barruan eta kanpoan, objektu eta pista ezberdinak egongo dira. Hauek behin erabili beharko dira besterik ez. Batzutan objektu hauek erabili beharko dira aurkitu dituzten lekuan, beste batzuetan, ordea, aurrerago erabili beharko dira.
- Ibilbide osoa denbora zehatz batean burutu beharko da, horretarako kronometroen laguntza edukiko da, amaitzeko geratzen zaien denbora kontrolatzeko.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Tailer gehiago
Pista jolasa: Gernika memoria-leku
Batxilergoa DBHGernikako kaleak zeharkatu, iraganera egindako bidaia baten bidez, 1937an zer gertatu zen eta haren oroimenak gaur egun zergatik jarraitzen duen funtsezkoa den ulertzeko.
Gernika eta albiste faltsuak
Batxilergoa DBH“Gernika eta albiste faltsuak” tailer didaktikoa etikaren eta historiaren arlo tematikoak lantzeko pentsatuta dago, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa bezalako gertaera puntual baten bidez. Faltsututako albisteen edo “fake news”-en egungo…
Monumentuak: ikusteko poemak
DBHHirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina…