Gernikako berreraikuntza
Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
Noizbait galdetu diozu zeure buruari bizi zaren lekuaren hirigintza edo arkitekturari buruz? Zure herriko mapan ez dira bakarrik kaleen izenak agertzen baizik eta irudikatu eta eraiki zuten pertsonen ideiak ere.
Gernikaren bonbaketaren ondoren hiri osoa berreraiki behar izan zuten. Ezagutu nolakoa izan zen prozesua eta konturatuko zara gerraostean inposatutako filosofiak gaur egun ikusgai dagoen hirigintzan izan zuen eraginaz.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Arte kalea, Adolfo Urioste kalea, Pasilekua, merkatua eta tren geltokia zeharkatzen ditu.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da:
- Uztailaren 1etik irailaren 7ra (Uda)
Urteko gainerako sasoietan ez dira banakako ibilbideak eskaintzen.
10:15 gaztelaniaz (udan)
Bisita gidatu hau (Memoritour Gernika) taldean egin nahi baduzu, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea posta elektroniko honen bidez: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
- Urte osoan eskaintzen dira.
- Erreserbak gutxienez 48 ordu lehenago egin behar dira.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da:
- Uztailaren 1etik abuztuaren 30era (uda)
Erosi sarrerak.
(Memoritour Gernika) ibilbide gidatua bakarrik
- Helduak: 8 €
- Gazteak, erretiratuak eta langabeak: 6 €
- 12 urtetik beherakoak eta desgaitasuna duten pertsonak: 0 €
*** 12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5 € ikasle bakoitzeko
Museorako sarrera eta ibilbide gidatua (Memoritour Gernika)
- Helduak: 12 €
- Gazteak, erretiratuak eta langabeak: 8 €
- 12 urtetik beherakoak eta desgaitasuna duten pertsonak: 0 €
*** 12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5 € ikasle bakoitzeko
Euskara eta gaztelera
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (00 34) 94 627 0213 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus