Picasso eta “Guernica”
Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika’‘ programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
‘Guernica‘ ez da gerra margolana. Bertan ez dira agertzen armak, armadak edo hegazkinak baina hala eta guztiz ere bakearen ikurra bihurtu den koadroa da. Margolanaren indarra Picassoren sortzaile pasiotik dator eta honen ondorioz artearen ikonoa bilakatu da.
Nola eta zergaitik margotu zen ezagutzeaz gain, koadroaren figurak hartu eta bonbaketan gertatutako egoerekin bat egingo dugu. Horrela, Picassoren sortze prosezuan murgilduko gara erasoaren alde desberdinak ikusteko batetik eta koadroan eragina izan zuten gertakariak ezagutzeko bestetik.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta G. Steerren bustoa, Andra Mari kalea, tren-geltokia eta “Guernica” horma-irudia bisitatzen dira.
2026ko otsailaren 27tik ekainaren 30era eta 2026ko irailaren 1etik abenduaren 29ra.
10:15, 11:30 eta 12:45
Ibilbide gidatu hau (Memoritour Gernika) taldean egin nahi baduzu, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea posta elektroniko honen bidez: museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Erosi sarrerak.
(Memoritour Gernika) ibilbide gidatua bakarrik (taldeentzat)
- 13 urtetik gorako pertsonek taldeak: 6€ pertsonako
- 12 urtetik beherako pertsonen taldeak: 5€ pertsonako
Museorako sarrera eta ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) taldeentzat
- 13 urtetik gorako pertsonek taldeak: 8€ pertsonako
- 12 urtetik beherako pertsonen taldeak: 5€ pertsonako
Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus