Babesleku antiaereoak: 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren lekukoak
Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
Ba al zenekien Gernikan gerra zibileko zenbait babesleku antiaereo ikusgai daudela?
Ba al zenekien Gernikan gerra zibileko zenbait babesleku antiaereo ikusgai daudela? Babesleku hauek nola eta zergaitik eraiki ziren ezagutuko dugu eta 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa biziko dugu.Foru Plazatik abiatuz Pasilekua joango gara, bertan gerra garaiko merkatua ospatzen baitzen. Ondoren, Gernikako industrialdera zuzenduko gara; hemen ez zuten bonbarik bota nahiz eta leku estrategikoa izan. Zatoz gure memoriarekin lotuta dagoen ondarea ikustera eta gure iragana elkarrekin ulertzen saiatuko gara.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Andra Mari kaleko aterpe desagertua, Pasilekua eta bere aterpeak, Astra eta Talleres de Guernica bezalako lekuak bisitatuko ditugu.
2026ko otsailaren 27tik ekainaren 30era eta 2026ko irailaren 1etik abenduaren 29ra.
10:15, 11:30 eta 12:45
Ibilbide gidatu hau (Memoritour Gernika) taldean egin nahi baduzu, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea posta elektroniko honen bidez: museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Erosi sarrerak.
(Memoritour Gernika) ibilbide gidatua bakarrik (taldeentzat)
- 13 urtetik gorako pertsonek taldeak: 6€ pertsonako
- 12 urtetik beherako pertsonen taldeak: 5€ pertsonako
Museorako sarrera eta ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) taldeentzat
- 13 urtetik gorako pertsonek taldeak: 8€ pertsonako
- 12 urtetik beherako pertsonen taldeak: 5€ pertsonako
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus