Babesleku antiaereoak: 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren lekukoak
Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
Ba al zenekien Gernikan gerra zibileko zenbait babesleku antiaereo ikusgai daudela?
Babesleku hauek nola eta zergaitik eraiki ziren ezagutuko dugu eta 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa biziko dugu.
Foru Plazatik abiatuz Pasilekua joango gara, bertan gerra garaiko merkatua ospatzen baitzen. Ondoren, Gernikako industrialdera zuzenduko gara; hemen ez zuten bonbarik bota nahiz eta leku estrategikoa izan. Zatoz gure memoriarekin lotuta dagoen ondarea ikustera eta gure iragana elkarrekin ulertzen saiatuko gara.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Andra Mari kaleko aterpe desagertua, Pasilekua eta bere aterpeak, Astra eta Talleres de Guernica bezalako lekuak bisitatuko ditugu.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da:
- Uztailaren 1etik irailaren 7ra (Uda)
Urteko gainerako sasoietan ez dira banakako ibilbideak eskaintzen.
10:15 gaztelaniaz (udan)
Bisita gidatu hau (Memoritour Gernika) taldean egin nahi baduzu, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea posta elektroniko honen bidez: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
- Urte osoan eskaintzen dira.
- Erreserbak gutxienez 48 ordu lehenago egin behar dira.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da:
- Uztailaren 1etik abuztuaren 30era (uda)
Erosi sarrerak.
(Memoritour Gernika) ibilbide gidatua bakarrik
- Helduak: 8 €
- Gazteak, erretiratuak eta langabeak: 6 €
- 12 urtetik beherakoak eta desgaitasuna duten pertsonak: 0 €
*** 12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5 € ikasle bakoitzeko
Museorako sarrera eta ibilbide gidatua (Memoritour Gernika)
- Helduak: 12 €
- Gazteak, erretiratuak eta langabeak: 8 €
- 12 urtetik beherakoak eta desgaitasuna duten pertsonak: 0 €
*** 12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5 € ikasle bakoitzeko
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (00 34) 94 627 0213 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus