Gerra korrespontsalak
Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
Gerra korrespontsalek munduko gerren eta gatazken bilakaera eta gertaeren berri ematen digute. Nola ezagutarazi zen Gernikako bonbardaketa?
Gerrako korrespontsalak munduaren begiak eta belarriak dira gatazka armatuen aurrean. Gudu-fronteetan edo indarkeriak zigortutako eremuetan gertatzen dena dokumentatzea, ikertzea eta ausardiaz transmititzea du helburu. Kaosaren eta arriskuaren erdian, profesional horiek gerren bilakaera estrategikoa ez ezik, biktimen sufrimendua eta giza ondorioak ere erakusten dizkigute.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Andra Mari Eliza, Pasilekua, heria eta G. Steerren bustoa bezalako lekuak bisitatzen dira.
2026ko otsailaren 27tik ekainaren 30era eta 2026ko irailaren 1etik abenduaren 29ra.
10:15, 11:30 eta 12:45
Ibilbide gidatu hau (Memoritour Gernika) taldean egin nahi baduzu, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea posta elektroniko honen bidez: museoa@bakearenmuseoagernika.eus


Erosi sarrerak.
(Memoritour Gernika) ibilbide gidatua bakarrik (taldeentzat)
- 13 urtetik gorako pertsonek taldeak: 6€ pertsonako
- 12 urtetik beherako pertsonen taldeak: 5€ pertsonako
Museorako sarrera eta ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) taldeentzat
- 13 urtetik gorako pertsonek taldeak: 8€ pertsonako
- 12 urtetik beherako pertsonen taldeak: 5€ pertsonako
Euskara eta gaztelera
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus