Dokumentazio Zentroa zerbitzu publiko bat da eta interesaturiko pertsona orori zabaldutako ondarea dauka. Liburu, dokumentu, aldizkari eta material audiobisualez osaturiko ondare dokumentala biltzeaz gain, Southworth fondoa azpimarratu beharrekoa da, Gernikako bonbardekaeta, espainiako Gerra Zibila eta frankismoa ikertzeko duen balio historioagatik.

Ikerketa
Dokumentazio Zentruak artxibo, hemeroteka, filmategi eta beste hainbat zentrotan ikerkuntza lanetan darrai munduan zehar Gernikako Bonbardaketa eta Espainiar Guda Zibilari buruz dauden berrien bila.

Southworth fondoa
Fondo hau Gernika-Lumoko Udalak eskuratu zuen eta CDBGan gordeta dago. Herbert R. Southworth historialari eta liburuzale ospetsuarena zen eta 3.000tik gora liburu, egunkari, artxiboko dokumentazio eta Guda Zibila eta frankismoari buruzko dokumentazio grisez osotua dago.
Misioa eta helburuak

Dokumentazio Zentruaren (CDBG) zeregina, Gernikako bonbardaketari buruz dagoen dokumentazio guztia bildu, gorde, ikertu eta zabaltzea da. Bai eta Gernika-Lumoren historia, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguru barnean, gai horietako ikerketan erreferentzia izan nahian.
Dokumentazio Zentruaren (CDBG) helburu nagusiak hauek dira:
- Ikerketa-ildoarekin jarraitzea.
- Ikerketa-iturri nagusia izatea gaian interesa duen edozein ikertzailerentzat.
- Gernikako bonbardaketan, Gerra Zibilean eta erbestean espezializatutako bibliografia-bildumak eta dokumentuak mantentzea.
- Dokumentazioa antolatzea, katalogatzea, informatizatzea eta digitalizatzea.
- CDBGren zerbitzuak zabaltzea (webgunea, liburuxkak…).
- Ekitaldi bereziak antolatzea eta sustatzea (sinposioak, ikastaroak, jardunaldiak…).
CDBGren jarduerak
Informazio praktikoa
ORDUTEGIA
ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 10:00 – 14:00
ASTEARTEA ETA OSTEGUNA: 16:30 – 19:30
SARBIDEA
Aldez aurretik hitzordua eskatuta, telefonoz edo posta elektronikoz hartatuko da.
Gernikako Bonbardeaketari buruzko Dokumentazio Zentrua.
Foru plaza, 1.
E 48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi.
KONTAKTUA
Dokumentazio zentroko arduraduna:
Deitu egiguzu telefonora: +34 94 627 02 13
CDBGko argitalpenak
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak gai historikoak jorratzen dituen linea editoriala du eta honela deitzen da: GERNIKA-LUMOKO HISTORIA BILDUMA.
Gernikako bonbardaketa
Ezagutu bonbardaketaren gertaera nagusiak