Memoria Historikoa
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak (CDBG) antolatzen dituen ekintza kulturalen artean, erakusketa bibliografikoak daude, bere funts bibliografikoak ezagutarazteko asmoz.
Oraingoan Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena dela eta, Memoria historikoari buruzko liburu sorta jarri ditu erakusgai. 2016ko apirilaren 7an zabaldu zen eta Gernikako Bakearen Museoko 2. solairuan egongo da irailaren 18a arte. Erakusketa bibliografikoaz gain, gai berbereko aldi baterako erakusketa du museoak Memoria historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa izenburupean.
Erakusgai dauden liburu guztiak Dokumentazio Zentroaren artxiboan gordetzen dira eta jakin-mina duten guztientzat daude eskuragarri.
Aldi baterako erakusketa: Memoria historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa
dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus