Udalekuak
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailaren 2tik 5era. Umeek ondo pasatzeaz gain, errespetuan, elkarbizitzan eta interkulturalitatean heztea da bere helburu nagusia.
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailako. Umeek ondo pasatzeaz gain, errespetuan, elkarbizitzan eta interkulturalitatean heztea da bere helburu nagusia.
Gaia: Haurrak munduan.
Haurren bizitza kontinente batetik bestera oso desberdina da. Antolatutako “Haurrak munduan” programaren bidez, eskualdeko adingabeek haurrak planetako beste leku batzuetan nola bizi diren jakingo dute. Helburua da beste kulturekiko enpatia garatzea.
- Zentzumenekin bidaiatuko dugu (usainak, zaporeak…)
- Gosari bat prestatuko dugu hainbat lekutako osagaiekin.
- Herrialde batzuetan “normalak” diren, eta beste batzuetan egokiak ez diren ohiturak ezagutuko ditugu.
- Haurren eskubideei buruzko escape-room baten probak gaindituko ditugu.
- Gurea ez den beste kultura bateko jaia antolatuko dugu.
Adina: 6-10 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: doan
Izena emateko: ekainaren 5etik aurrera. Gernikako Bakearen Museoan edo emailez: hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Egunak: 2024ko irailaren 2tik 5era
Ordutegia: 10:00-13:30
Euskara
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Gehiago

Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.

Bisita gidatuak norbanakoentzat udan.
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuetan izena emanez.

Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2025
2025eko SARIAK Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 20. edizioko saridunak hauek dira: