Sound in the Silence Gernikan
Kultura arteko eta nazioarteko memoria-proiektua da, gazteei zuzendua.
Kultura arteko eta nazioarteko memoria-proiektua da, gazteei zuzendua. Garrantzi historikoa duten lekuetan, bigarren hezkuntzako ikasleek hainbat diziplinatako artistekin lan egiten dute, iragana beren egungo kezka eta esperientziekin nola lotzen den aztertzeko.
Tailer artistikoen bidez, Europako historiari buruzko ikuspegi berriak eskaintzen dizkie gazteei, eta beren ulermena hainbat adierazpideren bidez garatzera animatzen ditu. Orain arte, proiektua hainbat lekutan antolatu da, besteak beste, Neuengamme, Ravensbrück, Auschwitz-Birkenau, Gusen-Mauthausen, Denkort Bunker Valentin, Kaunasko 9. gotorlekuko museoa, Varsovia, Jasenovac, Pitesti eta Pruszków.
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 3a da.
Zure gelaren izena emateko, bete formulario hau.
Datak: 2026ko urriaren 3tik 11ra
Lekua: Gernika, Euskadi
Nori dago zuzenduta? Proiektua 16 eta 19 urte bitarteko ikasleei eta haien irakasleei zuzenduta dago.
Europar Batasuneko estatu kideetan egoitza duten bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek bakarrik aurkez ditzakete eskabideak.
Kostua: doan
Proiektua garatuko den hizkuntza: ingelesa
2026ko urriaren 3tik 11ra.
Ingelesa
hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus
Proiketuaren webgunea: Sound in the Silence | ENRS
Webgune orokorra: European Network Remembrance and Solidarity ENRS
Gehiago
Bisita gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuen bidez.
Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.
Museoen nazioarteko eguna
Museoen nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 18an, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du.