Indarkerien Esferaren Desokupazioa: laborategi-tailerra
Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika-Lumoko Kultur Etxearekin elkarlanean, Indarkerien Esferaren Desokupazioa* laborategi-tailerra aurkezten zuten, Alex Carrascosa artibistaren eskutik. Gernikari lotutako 15 bake-eragilek Asanblada KreAktiboan batzarturik, hitzez zein plastikoki, motibazio politikoko biktimen mapari buruz hausnartu zuten eta mapa horri gizarte zibila inplika dezaten adiskidetzerako bideak bilatzen saiatu ziren.
(* Jorge Oteizaren eskultura-saila gogora ekarriz).
Data eta lekua: urtarrilaren 22a, larunbata, Gernikako Bakearen Museoan, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte
2011ko urtarrilaren 22a.
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Museoko audiogidak eskuragarri daude jada webgunean
Srebrenicako Ama
“Srebrenicako Ama” obraren instalazioa, Srebrenicako genozidioaren oroitzapenaren nazioarteko eguna ospatzeko.
Udalekuak (2025)
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako.