Ondarearen jardunaldiak (urria) Gernikako monumentuak eta memoria
Gernikako Bakearen Museoak herriaren historia eta memoria zabaltzen jarraitzen du ibilbide gidatuen bidez. Oraingo honetan, gure oraintsuko memoriarekin zerikusia duten monumentuek hartzen dituzten guneak zeharkatuko ditugu, urrian urtero egiten diren Ondarearen Jardunaldien barruan.
Oraingo honetan, gure oraintsuko memoriarekin zerikusia duten monumentuek hartzen dituzten guneak zeharkatuko ditugu, urrian urtero egiten diren Ondarearen Jardunaldien barruan.
Ibilbidea: Gernikako monumentuak eta memoria
Gernika gaur egun bakearen ikur bihurtu da. Hemen memoria, adiskidetzearen menpe dago eta 80ko hamarkadan hasitako prozesuaren bitartez monumentu zenbait jarri dira hirian.
Eduardo Chillida, Henry Moore edo Nestor Basterretxearen eskutik, besteak beste, hiria ezagutzen joango gara. Aurkituko ditugun monumentuei hitza emango diegu eta harria, brontzea, altzairua edo adreiluaren bitartez hemen gertatu zena kontatuko digute.
Antolaketa: Gernikako Bakearen Museoa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Europa guztion ondarea.
Topagunea: Gernikako Bakearen Museoa
Iraupena: ordu 1
Prezioa: doan
Gorde zure lekua.
- urriak 9 (euskaraz) 11:30an
- urriak 12 (gazteleraz) 11:30an
- urriak 22 (gazteleraz) 17:00an
- urriak 26 (euskaraa) 11:30an
euskara eta gaztelera
Gehiago

Ondarearen Europako jardunaldiak: arkitektura-ondarea
Oinezko ibilbide gidatua: “Gernikaren berreraikitzea gerra ostean” urrian egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
