Bisita eta ibilbide gidatuak norbanakoentzat abuztuan
Uda probetxugarria izan dadin eta gure historia eta ondarea ezagut ditzazun, jarduera hauek eskaintzen dizkizugu abuztuan.
Uda probetxugarria izan dadin eta gure historia eta ondarea ezagut ditzazun, jarduera hauek eskaintzen dizkizugu abuztuan:
‘Memoritour Gernika’ ibilbide gidatuak
Lau ibilbide eskaintzen ditugu, herriaren oroimena, ondare sinbolikoa, historikoa eta kulturala ezagutarazteko:
- Babeslekuak
- Gernikaren berreraikuntza gerra ostean
- Gerra-korrespontsalak Gernikan
- Picasso eta ‘Guernica’
Iraupena: 60 minutu
Jarduera honi buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.
Erakusketa iraunkorraren bisita gidatuak
Museoko erakusketa iraunkorra hainbat galderaren inguruan antolatzen da:
- Zer da bakea?
- Zer gertatu zen Gernikan bakerik gabeko une batean?
- Bizitako bonbaketa
- Zer gertatzen da gaur egun giza eskubideekin munduan?
Ordua: 17:00
Iraupena: 60 minutu
Abuztuan.
12:45
gaztelera
Gehiago
Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrena
“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2026. urte honetan.
Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria 2026
“Global Sumud ontzidia humanitarioa” eta “Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akordioa“, “2026ko Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria” jaso dutenak, elkarrizketa, memoria eta gatazken konponbide baketsua sustatzeagatik.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…