Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrena
“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2026. urte honetan.
1937ko apirilaren 26 hartan, orain dela 89 urte, herri baten historia (Gernika-Lumo) eta jende askoren bizia aldatu egin zen erabat eta betiko.
Gaur egun, 2026ko apirilaren 26 honetan, munduko hainbat herrik Ukrainian, Palestinan, Iranen etab, halako egoera latzak bizitzen ari direla ikusteak, historiaren pasarte hauetatik gutxi ikasi dugunaren sentsazioa eragiten digute. Gernikako Bakearen Museoko lana ez da bakarrik memoria eta historia zabaltzea, baita Bakea eta giza Eskubideen aldeko aldarrikapena egitea.
Gernika gehiagorik ez! Gerrarik ez! Bonbardeorik ez!
Ondorengo programan, Gernikako Bakearen Museoak urtean zehar eta urteurreneko egun honetan, 89 urte geroago, aurrera eramaten dituen ekimenen berri ematen da.
Apirilak 26, igandea
- Sarrera doan museora sartzeko (10:00-19:00)
- Gernika sariak 2026 (12:00) Lizeo antzokian
- Bonbardaketan hildako pertsonen omenezko omenaldia eta lore eskaintza (16:30) Zallo hilerrian
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bisita gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuen bidez.
Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.
Museoen nazioarteko eguna
Museoen nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 18an, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du.