Ekintzak

Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrena

2020-04-24 - 2020-04-26

Aurkezpena
Gernikako bonbardaketa gogoan lelopean,Gernikako Bakearen Museoaren eta Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroaren programa bateratu birtuala aurkeztu nahi dizuegu, 2020an, COVID19k sortutako ezohiko egoera baten erdian. Horren ondorioz, bonbardaketaren 83. urteurrena modu birtualean baino ezin izango dugu ospatu. Bi zentroek (Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika Gogoratuz) urte asko daramatzagu Gernikako bonbardaketatik bizirik atera ziren gizon-emakumeek transmititutakoari, testigantzei, ez ahazteko nahiari eta gertatutakoa eta ikasitakoa belaunaldi berriei transmititzeari balioa ematen. Lan horren emaitza dira, orain online programa honetan, agertzen diren argitalpen, bideo eta baliabide guztiak, gure webguneetan eskuragarri egongo direnak, eta, apirilaren 24, 25 eta batez ere, 26an zehar, #BombardeoDeGernika2020 #GernikakoBonbardaketa2020 traolekin gure sare sozialetan zabalduko ditugunak.
Lagundu iezaguzu, 2020an –Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrena eta baita Bigarren Mundu Gerraren amaieraren 75. urteurrena ospatzen dugun urtean– gerren eta haien ondorio lazgarrien inguruan oroitzeko eta hausnartzeko balioko diguten material horiek zabaltzen, eta itxaropen mezua hedatzen ere.

Apirilak 24-25a

Gernikako Bakea eta Kulturaren XXIX. Nazioarteko Jardunaldiak.
Dieprand Von Richthofen – Karl Benedikt Von Moreau:
#miGuernica
Ezetz bidali zure ‘Guernica’ren argazki bat. Ez duzula? Seguru zuk zeuk egin dezakezula! Igo sare sozialetara #miGuernica traolarekin. Instagram

Apirilak 26

Adituek irakasten digute
Gernikako bonbardaketari buruzko binetak
Gernikako bonbardaketari buruzko liburuak (doako deskarga)
Arte para el recuerdo
Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago