Aldi baterako erakusketaren irekiera:
Elnako amaetxea
Ostegunean, ekainak 16, “Elnako amaetxea: Erbesteko sehaskak” aldi baterako erakusketa zabaldu da. Erakusketa interesgarri hau 2011ko urriaren 12ra arte egongo da erakusgai Gernikako Bakearen Museoan.
Kataluniako Gobernuak eta Memorial Democratic-ek sorturiko aldi baterako erakusketa honek, Elisabeth Eidenbenz (orain dela aste batzuk hil dena) suitzar maistraren istorioa eta lana ezagutarazi nahi digu. Eidenbenz-ek, 1939 eta 1944 urteen artean, Sant Cebriá del Rosellon, Argelers, Ribesaltes eta el Barcarès-en errefuxiatu errrepublikanoen zelaietan, egoera penagarrian nekez bizi ziren espainiar erbesteratuen 597 seme alaben bizia salbatu zuen.
Errefuxiatu hauek, Eidenbenz andreak Elnan sortu zuen amaetxean babestuak izateko zortea izan zuten, bake uharte bat suposatu zuena hondamen ozeano baten erdian. Espainiako Gerra Zibilaren bukaeraren osteko, erbesteak sortu zuen bihozminari buruz hitzegiten digun erakusketa interesgarria, garai hartako historia hobe ezagutarazten diguna.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Sofia Gandariasen lana erakusketa iraunkorrean
Alemaniako Presidentearen bisita Gernikara
2025eko azaroaren 28an, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak bonbardaketaren biktimak omendu zituen Gernikara egindako bisita ofizialean.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Ekintza honetan haurrek eta nagusiek 80. hamarkada garaiko mozorroa egingo dute.