Memoritour (irailak 16)
Euskadin dauden Gerra Zibilaren biktimen omenez egindako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutzea du helburu Memoritourrak. Hiru Memoritour antolatzen ditu, Jesús Alonso Carballés katedratiko eta adituaren gidaritzapean.
Memoritour (irailak 16)
Gernikako Bakearen Museoak, bere 20. urteurrena dela eta, Euskadin dauden Gerra Zibilaren biktimen omenez egindako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutzeko, hiru Memoritour antolatzen ditu, Jesús Alonso Carballés katedratiko eta adituaren gidaritzapean Jesús Alonso Carballés.
Egun osokoa izango da eta ibilbidea hau da: Gernika, Durango, Otxandio, Legutio, Vitoria-Gasteiz.
Bilbotik irteera 8:30an izango da Moiua plazatik eta iritsiera 18:30an.
Gernikatik irteera 9:15etan izango da autobus geltokitik eta iritsiera 19:15etan.
Ekintza hau doan da baina plaza mugatuak daude eta izena ematea beharrezkoa da.
Izen-ematea: Izen-emate horria
Irailak 16, igandea
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Giza Eskubideen eguna
Gernikako Bakearen Museoak Giza Eskubideen eguna (abenduak 10) ospatuko du:
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Bonbek biztanleengan eta jendea bizi den espazioetan duten eraginari buruz hausnartuko dugu, baita espazio horiek gatazka amaitutakoan nola birsortzen diren ere.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
“Espioiak museoan” jarduera ludikoa da, eta parte-hartzaileak detektibe izatera jolastuko dira.