Aldi baterako jarduera

Memoriaren, gizarte-mugimenduen eta giza eskubideen aldeko langileen eta aktibisten Iberoamerikako sarearen jardunaldiak

2026-09-07 - 2026-09-28

Aurkezpena

Memoriaren, gizarte-mugimenduen eta giza eskubideen aldeko langileen eta aktibisten Iberoamerikako sarearen lehen jardunaldiak (RITA)

Esperientziak partekatzeko, galderak irekitzeko eta elkarrekin pentsatzeko hiru topaketa.

Irailean RITAren 1. jardunaldiak egingo dira. Memoriarekin, gizarte-mugimenduekin eta giza eskubideekin lotutako pertsonak biltzen dituen topagunea izan nahi du, leku guzti hauetatik datozenentzat: museoak, memoria-guneak, hezkuntza-guneak, kultura-zentroak, ikasketa-zentroak eta hainbat eskualdetako erakundeak .
Proposamenak esperientziak eta tresnak bateratzea du helburu, memoriak, giza eskubideek eta gizarte-mugimenduek gaur egun bizi dituzten erronkak pentsatzeko.

Hiru topaketetan zehar hainbat arazo jorratuko dira, Argentina, Mexiko, Espainia, Txile eta Mozambikeko hizlarien parte-hartzearekin. Jardunaldiak online egingo dira.
RITA elkarte eta museo hauek antolatzen dute: UNAMeko Memorial 1968 y Movimientos Sociales (M68), Gernikako Bakearen Museoak (Espainia) eta Centro de Estudios Latinoamericanos Ernesto Che Guevara (CelCHE) – Rosario (Argentina).

Kontaktua

hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus

Gehiago