
“Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika 1937”-ren helburua Gernikako Bakearen Museoa zuzentzea, mantentzea, kontserbatzea eta sustatzea da. Museoak Gernika-Lumoko bonbardaketaren, Gerra Zibilaren eta gerraostearen historia eta memoria sustatzeko eta zabaltzeko edukiak eta dokumentazioa bildu, gorde eta erakutsiko ditu. Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza jarduerek proposamen multzo zabala eskaintzen dute, adin tarte desberdinei zuzendurik: haurrak, familiak, gazteak, nagusiak,…

Ikastetxeentzat
Hezitzaileentzako hezkuntza-baliabideak, tailerrak eta informazioa.

Familientzat
Hilean behin igande batean familientzako jarduerak, informazio interesgarria eta askoz gehiago.

Beste publiko batzuentzat
Helduentzako, aisialdiko taldeentzako eta abarrentzako jarduerak eta baliabideak.
Ikasi online
Baliabide digital hauekin Bakeaz, Giza Eskubideez, Gernikako Bonbardaketaren historiaz, Gernikako Bakearen Museoaz eta askoz gehiagoz ikasteko aukera izango duzu.
Aprende online

Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza eta Kultura Ekintzako Arloak (DEAC) helburu hauek lortu nahi ditu:
- Gernikako Bakearen Museoaren esperientzia positiboa eskaintzea.
- Bake hezkuntza, balioetan heztea eta Museoaren gai historikoak (Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketa, erbestea eta Gernika-Lumoren historia oro har) bisitariari (eskola-umeari, familiari, taldeari…) hurreratzea.
- Bisitariak Museoaren gai nagusi bien inguruan (Historia eta Bake-kultura) pentsatu, hausnartu, balioztatu eta jardutera bultzatzea.
- Hausnarketa, sentimenduak, sentsazioak eta ezagutzak esnaraztea.
- Bake-kulturan eta historiaren ezagutzan heztea.
Berritasunak


Museoetako eta Memoria Guneetako Bitartekotza Eskola

Oroimeneko Leku eta Museoetako Bitartekotzarako Iberoamerikako Eskolaren (EME Eskola), 5. edizioa
Lehenengo jardunaldia “Memoriaren didaktika” izeneko azalpen- eta elkarrizketa-mahai batekin hasi zen. Ondorengo jardunaldien ardatzak honako hauek izan ziren: “Oroimenari bitartekaritza-prozesu alternatiboetatik heltzea”; “Artearen ikuspegitik: Nola egin iraganaren transmisioa memoria-guneetan ez…
Tailerrak

Gernika eta albiste faltsuak
Batxilergoa DBH“Gernika eta albiste faltsuak” tailer didaktikoa etikaren eta historiaren arlo tematikoak lantzeko pentsatuta dago, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa bezalako gertaera puntual baten bidez. Faltsututako albisteen edo “fake news”-en egungo…

Monumentuak: ikusteko poemak
DBHHirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina…

Memoriarako artea
Lehen HezkuntzaParte-hartzaileek gerrarako armak eraldatuko dituzte eta artearen bidez bakerako figurak bihurtuko dituzte.

Lankidetza jolasak
DBH Lehen HezkuntzaJolas mota hauek sustatzen dituzten balioak piztea da kontua: lankidetza, taldean jolastea, inor ez kanporatzea, elkarrengandik ikastea…

Gernikako bonbardaketa
DBHEspainiako Gerra Zibilean eta mundu mailan ezaguna den gertakari historiko hau sakonago ezagutzeko aukera paregabea da.

Picasso eta “Guernica”
DBHPicassoren lanik ezagunena ikuspuntu historikotik eta sinbolikotik aztertuko da.

Hiroshima eta Nagasaki
Lehen HezkuntzaBonba atomikoaren eragina eta ondorioak aztertuko dira Sadakoren istorioaren bidez.
Banakako bisita
Gernikako Bakearen Museoa banaka bisita daiteke. Ibilbidea zeure kontura egin dezakezu edo bisita gidatu batean izena eman.
Taldeko bisita
Gernikako Bakearen Museoa taldean bisitatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan erreserba egiteko. Bisitak libreak zein gidatuak izan daitezke.

Memoritour Gernika ibilbide gidatuak
Gernikako Bakearen Museoa banaka bisita daiteke. Ibilbidea zeure kontura egin dezakezu edo bisita gidatu batean izena eman.
Haurrak babesteko protokoloa
Kontsultatu haurrak babesteko nazioarteko estandarretan oinarritutako protokoloa. Horri gehitu behar zaizkio gure erakundearen datuak babesteko politikak.
Irisgarritasuna
Etengabeko hobetze plana garatzen ari gara, pertsona guztiei museorako sarbide egokia bermatzeko. Dokumentu honetan museoaren irisgarritasunari buruzko informazioa eguneratuta dago.