Liburu aurkezpena: Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa
Liburu honetan izen bereko ekimenean egindako lan guztia aurkezten da.
Artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz.
“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” gaur egungo premia sozialei artearen bitartez ekiten dien prozesua izan da, ikerkuntzan, partehartzean eta erakusketan datzana.
“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren ekimen bat izan da Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat.
Irudizko ontzi batean itsasoratzen gara, hiru itsas zakar nabigatzeko:
–Eskubide eta Ardura Zibilen itsasoa
–Giza Eskubide eta Arduren itsasoa
-Ingurugiroarekiko Eskubide eta Arduren itsasoa
Eta abian ipiniko gara honako helize eta lemarekin: ‘artibismoa’ edo indarkeriarik gabeko baliabide sortzaileen bitartezko aktibismo sozial eta politikoa.
2017ko otsailaren 2a.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bakearen nazioarteko eguna 2026
Urtero bezala irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
2027rako erreserbak egiteko epearen irekitzea