Ekintzak

Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrena

2026-04-25 - 2026-04-30

Aurkezpena

“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 88. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2025. urte honetan.

“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2026. urte honetan.

1937ko apirilaren 26 hartan, orain dela 89 urte, herri baten historia (Gernika-Lumo) eta jende askoren bizia aldatu egin zen erabat eta betiko.

Gaur egun, 2026ko apirilaren 26 honetan, munduko hainbat herrik Ukrainian, Palestinan, Iranen
etab, halako egoera latzak bizitzen ari direla ikusteak, historiaren pasarte hauetatik gutxi ikasi
dugunaren sentsazioa eragiten digute. Gernikako Bakearen Museoko lana ez da bakarrik memoria
eta historia zabaltzea, baita Bakea eta giza Eskubideen aldeko aldarrikapena egitea.

Gernika gehiagorik ez! Gerrarik ez! Bonbardeorik ez!

Ondorengo programan, Gernikako Bakearen Museoak urtean zehar eta urteurreneko egun
honetan, 89 urte geroago, aurrera eramaten dituen ekimenen berri ematen da.

 

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago