Foroak AIPAZekin batera hausnarketa mintegia antolatu zuen: Giza eskubideak eta bakearen eraikuntza Euskal Herrian.
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Espainiako Bake Ikerkuntzen Elkarteak (AIPAZ) gaikako 3 saio eta batzar orokorrak egiteko mintegia antolatu zuten. Gernikako Bakearen Museoan izan zen martxoaren 25 eta 26an.
Elkarte antolatzaileek indarrak batu nahi izan zituzten hausnarketa akademikoa eta etikorako espazioa eskaintzeko XXI. mendeko bake agendetan dauden hiru gai hauen inguruan: Justizia eta Giza Eskubideak, Oroimena eta Egia eta Adiskidetzea.
2011ko martxoak 25 eta 26a.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Museoko audiogidak eskuragarri daude jada webgunean
Srebrenicako Ama
“Srebrenicako Ama” obraren instalazioa, Srebrenicako genozidioaren oroitzapenaren nazioarteko eguna ospatzeko.
Udalekuak (2025)
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako.