Itsasoratze Artibistaren 1. edizioa. Bilaketa ilbantzen
BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria aldi baterako erakusketaren irekiera dela eta, antolatutako lan ekitaldia.
Gernika-Lumon, 2015eko urriaren 8 eta 9an.
Mintegi honek munduko zenbait lekutan indarkeria desberdinak (terrorista, estatukoa, generoa…) jasan izan dituzten biktimen esperientziak hartu eta horien gainean hausnartu, partekatu eta sakondu nahi du. Desagertutako atxilotuen bilaketa eta eguneroko bizimoduan, gizartean eta egiaren bilaketan, konponketan eta buruko osasunean estatu-politikak duen eragina ere aztertuko dira.
Egiaren prozesuei buruzko ikerketa eta esperientzia asko daude baina giza eskubideen urraketak jasan eta bizirik ateratakoen bizipenak eta desagertuen bilaketak eragindako zauriak ez dira sakon ikertu edo dokumentatu.
Mintegi hau hainbat diziplinatatik (psikologikoa, soziala, kulturala…) jorratuko da, eta arpillerak eta lekukotasuna ematen duten beste ehungintza batzuk izango ditu ardatz, gatazka-egoeretan giza eskubideen urraketen erresistentzia, salaketa, bizipen eta dokumentazio gisa.
2015eko urriaren 8a (osteguna)
Lekua: Gernikako Bakearen Museoa
Izen-ematea doan da.
10.00-10.30 Ongietorria eta sarrera: Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria) eta Roberta Bacic (Erakusketako komisarioa, irakaslea eta giza eskubideetan eta urraketan ikertzailea; Berradiskidetze eta Egiaren Batzordea izango zenaren Txileko Berradiskidetze eta Konponketako Korporazioan lan egin zuen).
10.30-11.00 Carlos Martín Beristain. EUSKADI. Mediku-psikologoa
11.00-11.30 Lynne Jenkins. KANADA.
11.30-12.00 Kaferako atsedenaldia
12.00-12.30 Carolina Gana. TXILE.
12.30-13.00 Iñaki Markez. EUSKADI. Psikiatra eta terapeuta. “Violencia colectiva y salud mental: contexto, trauma y reparación” liburuaren egilea.
13.00-13.30 Itziar Gandarias. EUSKADI.
13.30-14.00 Roser Corbera. Diseinatzaile grafikoa. “Arpilleras indignadas” eta Fundació Ateneu San Roc-eko komunikazio-taldearen arduraduna. KATALUNIA.
14.15-15.30 Bazkaria partehartzaile guztientzat.
15.30-17.30 Tailer praktikoa esperientziak, galderak, ideak… partekatzeko
18.00-19.00 BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria aldi baterako erakusketaren irekiera, Roberta Bacic komisariaren gidaritzapean.
Erakusketa honetan ikusgai dauden arpillerak eta bestelako ehunezko lanak herrialde hauetan eginak dira: Ipar Irlanda, Ingalaterra, Espainia, Txile, Peru, Argentina, Zimbabwe, Alemania eta Kolonbia. Lan horien bidez, emakumeek gatazkak eta giza eskubideen aurkako urraketak ohikoak diren testuinguruetan izan dituzten bizipenak kontatu dituzte, etxeko materialak erabiliz: orratzak, haria eta oihal puskak.
2015eko urriaren 9a (ostirala)
Lekua: Gernikako Bakearen Museoa
Izen-ematea doan da.
Erakusketa komisarioa den Roberta Bacic-ek eta Roser Corberak arpilleren historiari buruzko bi tailer emango dituzte eta nola egiten diren azalduko dute.
1. tailerra: 10.00-12.30
2. tailerra: 15.00-17.30
‘Arpilleren tailerrean’ parte hartzeko aukera egongo da Gernikako Bakearen Museoan urritik apirilera bitartean.
Horrez gain, Gernikan eta Donostian Nazioarteko Arpilleren II. Foruma izango da 2016ko otsailaren 26-28an. Munduko leku desberdinetako partehartzaileak izango dira, tailerak, hitzaldiak, filmak, musika, blogen erabilera, artxiboak, oihalen zaintza, dokumentazioa eta artxiboak… eta abar.
Gernika-Lumon, 2015eko urriaren 8 eta 9an.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Maiatzak 1 itxita.
Museoa maiatzaren 1ean itxita egongo da.
Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrena
“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2026. urte honetan.
Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria 2026
“Global Sumud ontzidia humanitarioa” eta “Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akordioa“, “2026ko Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria” jaso dutenak, elkarrizketa, memoria eta gatazken konponbide baketsua sustatzeagatik.