Zapalduaren antzerkia – Masterclass

2017ko urritik 2018ko uztailera arte, Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa eta Produkzio Eszenikoko Harrobia Berrikuntza Zentroa erakundeek Zapalduaren Antzerkiaren inguruko nazioarteko prestakuntza-jarduera bat antolatu dute.

Artea, Memoria eta espazio publikoa

Nola irudikatu desagertu dena, falta dena, jada ez dagoena eta denborak ezabatu duena? Nola azaldu izugarrikeria bat, trauma bat, hitz soilez eginiko deskribapena beti motz geratzen bada?