Aldi baterako jarduera

Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)

2026-07-01 - 2026-08-28

Aurkezpena

Udan Gernikan ibilbide gidatua egitera animatzen zara?

Ibilbide gidatu hau  “Gernika, memoriaren leku” izeneko, Gernikako XX-XXI. mendeko historia ezagutu nahi duten banakako bisitariei zuzenduta dago.

Bisitaren helburua, alde batetik, Gernikako babeslekuak nola eta zergatik eraiki ziren ezagutzea da. Horrela, hiribilduko biztanleek bonbardaketa nola bizi izan zuten ikusiko dugu, zoritxarrez gaur egun munduko herrialde askotan errepikatzen ari den egoera. Bestalde, erregimen frankistak Gernika berreraikitzea nola bultzatu zuen azaltzen saiatuko gara, kontakizun ofiziala sostengatuko zuen ideologia jakin bat inposatzen saiatzeko. Azkenik, Picassok “Guernica” margolana nola margotu zuen ikusiko dugu, eta margolan horrek izan zuen eta gaur egun ere baduen oihartzuna.

Mesedez, sarrera aurretiaz erosi baduzu, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago.

Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta desagertutako Andra Mari kaleko babeslekua, Adolfo Urioste kalea, Pasilekua eta bertako babeslekuak, Astra, “Guernica” murala, merkatua, Suaren agonia, eta abar bisitatzen dira.

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Gehiago