Picasso eta “Guernica”
Gernikako Bakearen Museoak ”Memoritour Gernika” programarekin herrian zehar egingo diren ibilbide gidatuak eskaintzen ditu, memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturala aztertuz.
‘Guernica‘ ez da gerra margolana. Bertan ez dira agertzen armak, armadak edo hegazkinak baina hala eta guztiz ere bakearen ikurra bihurtu den koadroa da. Margolanaren indarra Picassoren sortzaile pasiotik dator eta honen ondorioz artearen ikonoa bilakatu da.
Nola eta zergaitik margotu zen ezagutzeaz gain, koadroaren figurak hartu eta bonbardaketan gertatutako egoerekin bat egingo dugu. Horrela, Picassoren sortze prosezuan murgilduko gara erasoaren alde desberdinak ikusteko batetik eta koadroan eragina izan zuten gertakariak ezagutzeko bestetik.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta G. Steerren bustoa, Andra Mari kalea, tren-geltokia eta “Guernica” horma-irudia bisitatzen dira.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da:
- Uztailaren 1etik irailaren 7ra (Uda)
Urteko gainerako sasoietan ez dira banakako ibilbideak eskaintzen.
10:15 gaztelaniaz (udan)
Bisita gidatu hau (Memoritour Gernika) taldean egin nahi baduzu, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea posta elektroniko honen bidez: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
- Urte osoan eskaintzen dira.
- Erreserbak gutxienez 48 ordu lehenago egin behar dira.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da:
- Uztailaren 1etik abuztuaren 30era (uda)
Erosi sarrerak.
(Memoritour Gernika) ibilbide gidatua bakarrik
- Helduak: 8 €
- Gazteak, erretiratuak eta langabeak: 6 €
- 12 urtetik beherakoak eta desgaitasuna duten pertsonak: 0 €
*** 12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5 € ikasle bakoitzeko
Museorako sarrera eta ibilbide gidatua (Memoritour Gernika)
- Helduak: 12 €
- Gazteak, erretiratuak eta langabeak: 8 €
- 12 urtetik beherakoak eta desgaitasuna duten pertsonak: 0 €
*** 12 urtetik beherakoen eskola-taldeak: 5 € ikasle bakoitzeko
Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (00 34) 94 627 0213 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus