Joan zuzenean

Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu (+34 94 627 0213) edo idatzi helbide honetara:
hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus

Bisita familian

¡Bienvenidos y bienvenidas al Museo de la Paz de Gernika!

Prest zaude denboran zehar bidaia zirraragarria egiteko? Gure museoak gure historia hurbilaren garai nahasi batera eramango zaitu: Espainiako Gerra Zibilera. Hona hemen aurkituko duzunaren aurrerapen bat:

  1. Aztertu Espainiako Gerra Zibila eta Gernikako bonbardaketa ikus-entzunezkoen, argazkien, objektuen… bidez, eta joan den mendeko 30eko hamarkadako Gernikara bidaiatu.
  2. Bakeak, giza eskubideek, gatazkek, adiskidetzeak… gure bizitza-bidaian egin beharreko bideak erakusten dizkigute.
  3. Erakusketa iraunkorreko bisita gidatuak, Gernikan zehar egiteko ibilbide gidatuak… gure gidek museoko eta hiribilduko txokorik esanguratsuenetara eramango zaituzte.
  4. Igandetan familian egiteko jarduerak etxeko txikienek txundituta hartuko dituzte, haientzat beren-beregi antolatutakoak baitira.
  5. Tarifa lagunkoiak eskaintzen ditugu, guztiek gure museora sartzeko aukera izan dezaten. Horregatik, larunbat arratsaldeetan gure bisitari guztiek sarrera doakoa dute. Gainera, tarifa murriztuak eskaintzen ditugu ikasleentzat, erretiratuentzat, taldeentzat, Gazte Txartelaren titularrentzat, langabeentzat, familia ugarientzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Beraz, prest al zaudete etorkizunerako museo batean iraganerako bidaia egiteko, familian partekatutako ikaskuntzaz eta uneez beteta? Gernikako Bakearen Museoan itxarongo zaitugu!

Museoko ordutegiaz, prezioaz eta zerbitzuez informa zaitez.

  • Galdetu haurrei zer ikusi nahiko luketen Museoan.
  • Dituzten interesak jakinda, errazago egingo zaizu bisita antolatzea.
  • Museoan dagoenari buruz hitz egizu haurrekin, batez ere doazen lehen aldia baldin bada; interesa sorrarazteko modua da.
  • Museoak eskaintzen dituen baliabide guztiak erabili: gida didaktikoak, bisita birtuala,…
  • Gogoan izan umeak eroso sentitu behar direla, beraz, ez ekarri arropa deserosoekin.
  • Gune bakoitzean behar beste denbora eman nahi dutena ondo ikus dezaten. Ez ahaztu ez dela komenigarria bisita ordu betetik gorakoa izatea.
  • Galderak, historiak eta jolasak erabili motibatzeko.
  • Dituzten galderen eta iritzien aurrean irekia ager zaitez.
  • Behatu eta kontutan izan nekatuta edo aspertuta sumatzen dituzunean atseden hartu behar dela.
  • Umeen txokoa: kontutan izan ezazu Museoak umeentzako txoko berezi bat duela. 3-9 urte bitarteko umeek jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, baina zure ardurapean izango dira.
  • Bisitatik gehien gustatu zaienaz galdetu eta zer egitea nahiko luketen museora hurrengo batean datozenean.
  • Dituzten galderak eta zalantzak erantzun. Erantzunak ez badakizkizu, guri galde diezazkigukezu.
  • Ikasi onlinen proposatzen ditugun ekintzak eta baliabideak erabil ditzakezu.
  • Zure seme-alabek egindako lanak helarazten badizkiguzu, gure web gunean sartuko ditugu. Zure iradokizunak ere asko eskertuko ditugu.
Gernikako Bakearen Museora sarrera

Oroitzapenerako museoa, etorkizunerako museoa.

Bisita gidatua

La visita guiada de la exposición permanente para individuales (máx. 25 personas) se ofrece en las siguientes fechas:
Erakusketa iraunkorraren banakako bisita gidatua (gehienez 20 pertsona) egun hauetan eskaintzen da:

Igandea museoan

Familia turismoa Euskadi

Euskadin familian egiteko ideia gehiago.

Denda

Ezagutu gure online denda. Erosi museoko paperezko argitalpenak, osagarriak eta paper-gauzak.