TRANSIT Gernika
TRANSIT Gernika, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak antolatu eta ekoitzitako aldi baterako erakusketa da, zeinak Gernika-Lumoko iraganeko eta gaur egungo paisai eta lekuetan zehar ibilbide bat egin nahi duen.
Zelakoa zen Gernika bonbardaketa aurretik? Zertan bilakatu zen bere berreraikuntza lanen ondoren? Zeintzuk dira historiako momentu ezberdinetan bizi izan diren pertsonen oroitzapen eta bizipenak? Zelan izan zuten, lehenengo aldiz, bonbardaketaren berri? Zelakoa izan da gertaera honen transmisioa hurrengo belaunaldiei? Zer geratzen da, gaur egun, 1937ko Gernika hartaz?
Begirada eta kontakizunen jokoa, egote eta ez-egoteena, memoriaz eta ahanzturaz beteriko Gernika baten.
Gernika-Lumoko hiribildua osatzen duten gertalekuetan zehar transito edo igarotze bat egiteko gonbitea, bere protagonistak izan diren pertsonen begirada eta bizipenez lagundurik.
Erakusketaren azalpen laburra: Transit Gernika (español)
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus