ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Orratz begia

2025-10-03 - 2025-12-30

Aurkezpena

1937ko gerran eta 1936ko kolpe militarrean ebakuatu zituzten euskal haurren esperientzia ikusaraztea du helburu “Orratz begia” erakusketak. Testigantzen, argazkien, dokumentuen eta balio historikoa duten objektuen bidez, bisitariek erbestea eta deserrotzea bizi izan zutenen istorio pertsonaletara hurbiltzeko aukera izango dute.

Erakusketa honen aurretik, tailer batzuk egin dira, eta, horietan, haurrak zirenean erbestera bidali zituzten pertsonen testigantzak jaso dira, baita haien ondorengoenak ere.

Tailer horietako bat maiatzaren 26an egin zen Gernikako Euskal Herria Museoan, 17:00etan gerrako umeentzat eta 19:00etan haien ondorengoentzat, testigantzak, objektuak eta argazkiak biltzeko asmoz.

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus