ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Inoiz ez gehiago! 1936-1939 gerrako irudiak

2000-01-04 - 2000-12-31

Aurkezpena

Inoiz ez gehiago! 1936-1939 gerrako irudiak Sabino Arana fundazioak argitaratutako izenburu bereko liburutik hautatutako irudirik onenen bilduma da -100 baino gehiago-, 36ko Gerran zehar Euskadik jasan zuen indarkeria islatzen duten irudiena.

Erakusketa honetako irudiak pertsona askoren lekukotasunarekin batera datoz, aktore berezi eta behatzaile berta-bertako gisa, euren bizipenak kontatzen eta ikusi eta nozitu zutenari buruzko iritziak adierazten dituzten pertsonen lekukotasunarekin batera. Baina aldi berean, erakusketa hau pentsatuta dago ez dezagun ahaztu gerrekin herriek zenbat sufritzen duten eta bizirik geratzen direnek zenbat jasaten duten, aldi horretan Euskadiren historia gordina zein izan zen, eta etorkizunean inork izan ez dezan gure asabek bizi behar izan zutenaren egia ukatzeko tentazio zitalik eta berriro inoiz gerta ez dadin.

Lekukotasun eta argazkiekin batera, erakusketa diaporama batek osatzen du; diaporama horrek argazkien aurre-aurreko garaia erakusten du: Alfontso XIII.a, gizarte-bizitza Euskadiko zenbait girotan, lehen Mundu Gerra eta II. Errepublika eta abar.

Antolatzaileak
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus