ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak

2013-04-25 - 2013-09-30

Aurkezpena

Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak erakusketa Gernikako bonbardaketari buruzko liburu aipagarrien erakusketa bibliografikoa da.

Guztiak dute gai berdina, Gernikako bonbardaketa baina egile desberdinenak dira eta 1937ko apirilaren 26an Gernika gertatu zenaz idatzi nahi izan dute. Bakoitzak bere ikuspuntua ematen du eta berak deritzon atala azpimarratzen du. Herbert Southworth-en La destrucción de Gernika: periodismo, diplomacia, propaganda e historia (1977) liburuak gertakizunak argitzen asko lagundu zuen; María Jesús Cava Mesa-ren Memoria colectiva del bombardeo (1996) liburuan bizirik atera zirenen testigantzak biltzen ditu eta baita William Smallwood-en honetan ere: The day Gernika was bombed: A story told by witnesses and survivors (2012).

Aipagarriak dira ere bonbardaketaren datu eta ondorio berriak erakusten dituztenak, dokumentu berrien agerpenari esker, esaterako Xabier Irujoren El Gernika de Riththofen: Un ensayo de bombardeo de terror (2012) edo haratago doazenak eta bonbardaketak izan zuen nazioarteko oihartzuna aztertzen duten liburuak, adibidez Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak argitaratu berri duen El bombardeo de Gernika y su repercusión internacional (2012).

Erakusgai dauden liburuak Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruaren funtsen parte dira eta bertaratuz gero, nahi duen guztiak ikusgai izango lituzke.

Erlazionatutako argitalpena
Argitalpenak
Kontaktua

dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus