Euskal umeen erbestea
Gerra Zibilaren ondorioz, Euskal Herriko milaka umek atzerrira ihes egin behar izan zuten, familiak utzita. Horietako asko gerra ostean itzuli ziren, baina beste asko erbestean bizi izan ziren urteetan.
Euskal umeen erbestea erakusketa euskal erbesteari buruzko liburu aipagarrien erakusketa bibliografikoa da.
Jesús Alonso Carballés-en liburua aipatu beharrekoa da gai honetan: 1937, los niños vascos evacuados a Francia y Bélgica, 1937an Frantziara eta Belgikara eraman zituzten 26.000 euskal haurren exodoa aztertzen baitu; argazkiak, mapak eta erbesteratuen izen-zerrendak ere agertzen dira. Gregorio Arrienen liburua ere aipagarria da: Niños vascos evacuados en 1937: álbum histórico;
666 argazki daude, herrietatik ateratzen zirenekoak eta Frantzia, Britainia Handia, Belgika eta SESBen egon zireneko udalekuetakoak.
Erakusgai dauden liburuak Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroaren funtsen parte dira eta bertaratuz gero, nahi duen guztiak ikusgai izango lituzke.
dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus