ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Emakumeak eta haurrak gerran dagoen Europa batean (1914-1949)

2022-09-20 - 2023-04-19

Aurkezpena

Hiru modulu tematikoren bidez, erakusketa honek Europako gerra-gatazketan haurrek jasandakoa, emakumeen mobilizazioa eta konpromiso humanitarioa eta memoria historiatik eraikitzeko dagoen bide luzea ditu ardatz.

Erakusketa honen bidez, XX. mendean Europako historiako garairik gorabeheratsuenetako batean elkartasunak eta gizatasunak izan zuten garrantzia azpimarratu nahi ditugu; garai honetan gerren eta bere ondorioz giza galera izugarriak, suntsipen masiboak, eskasia, biztanleriaren desplazamenduak, goseteak, barneratzeak, deportazioak, lan behartuak, genozidioa eta sarraskia gertatu baitziren.

Oraintsuko Europaren iragan honetan erakunde humanitarioen eta emakume boluntarioen ahalegin solidarioak populazio zibilaren taldeen erreskatea eta biziraupena ahalbidetu zuen garai ilunetan. Gatazka belikoek, ingurumen-hondamendiek, indarkeriak, goseak eta jazarpenek populazioaren derrigorrezko joan-etorriak egitera eta oso testuinguru zailetan bizirautera behartzen gaituzte eta guzti honek orainari buruz gogoeta egitera garamatza.

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus