ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Elnako amaetxea. Erbesteko sehaskak.

2011-06-16 - 2012-03-01

Aurkezpena

Kataluniako Memorial Democràtic-ek sorturiko aldi baterako erakusketa honek, Elisabeth Eidenbenz suitzar maistraren istorioa eta lana ezagutarazi nahi digu. Eidenbenz-ek, 1939 eta 1944 urteen artean, Sant Cebrià del Rosellon, Argelers, Ribesaltes eta el Barcarès-en errefuxiatu errepublikanoen zelaietan, egoera penagarrian nekez bizi ziren espainiar erbesteratuen 597 seme-alaben bizia salbatu zuen.

Errefuxiatu hauek, Eidenbenz andreak Elnan sortu zuen amaetxean babestuak izateko zortea izan zuten, bake uharte bat suposatu zuena hondamen ozeano baten erdian.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus