DIA-TEKHNÉ: Artearen bitartezko elkarrizketa
Gatazken zuri-beltzezko tratamendutik kolore asko abordatzera. Picassoren ‘Guernica’-tik eta gerraren salaketa artistikotik, Gernika bizidunera eta bakearen iragarpen artibistara. Sustrai hauexetatik ernatzen da DIA-TEKHNÉ: Artearen bitartezko elkarrizketa proiektua. Ezberdinen arteko harremana logos edo hitzaz haraindi eta tekhné edo artegintza dela medio, bideratzen duen proposamen kontzeptuala eta pertsona ororen zerbitzura, inolako bereizketarik gabe, prozedura honen eta dagokion tresneriaren erabilpen autonomoa jartzen duen operazioa.
ALEX CARRASCOSA
Artibista – artista plastikoa, ikerlari militantea eta performer-a.
Artea eta Bakeari buruzko kolaboratzailea Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegian. Gernikako Artea eta Bakearen Nazioarteko 1., 2. eta 3. Topaketetako komisarioa. Artamugarriak talde artibistaren sortzaileetako bat eta BatzART! ekimenaren ko(i)nspiratzailea.
Elkarrizketarako Aulkien abiarazlea Donostian eta Bilbon. Guggenheim-Bilbao Museoaren zenbait hezkuntza-programetako artista laguntzailea. 2001.ean sortu zenetik eta are aktiboago 2004.etik DIA-TEKHNÉ: Artearen bitartezko elkarrizketa garatzen aritu da Europako eta Amerika Latindarreko hainbat herrialdetan zehar.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus