ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Aire errea

2024-05-16 - 2024-12-29

Aurkezpena

Gernikako Bakearen Museoa eta MHLI (Memoria Histórica en Literaturas Ibéricas) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako hirugarren erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) artistaren “Aire errea” izeneko soinu instalazioa aurkezten da. Gerraren zarata kontzeptuaren gaineko hausnarketa da, mendebaldeko gizartean gerrari buruz daukagun iruditeria zabal eta konplexuaren harira, irudiez gainera, soinuaren bitartez ere eraiki den heinean. Guda baten soinuen gaineko hurbilketa gutxi egin dira, nahiz eta jakin gerrak zentzu guztiak blaitzen dituela eta bereziki entzumenetik datorrena. Nolako hotsa du gerra batek? Hori da artistak bere buruari egin dion galdera. Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zuen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta, Erkiziak aire errea nozioa bere egin du, bonbardaketaren ondoren etorri zen suteari erreferentzia eginez.

Erakusketa hiru ataletan banatua dago. Lehendabizikoan dokumentazio gunea dago; bigarrenean ikus-entzunezko baten bidez hain ezaguna den sirenari buruzko ikerketa bat aurkezten da; azkenik, arriskuaz ohartarazten gaituen sirena hotsak sortzeko erabiltzen ditugun tramankuluz betetako instalazioa topatuko dugu hirugarren aretoan.

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus