Oroimeneko Leku eta Museoetako Bitartekotzarako Iberoamerikako Eskolaren (EME Eskola), 5. edizioa

2025-05-19 - 2025-06-09

Aurkezpena

Maiatzaren 19an eta 26an eta ekainaren 2an eta 9an, Oroimeneko Leku eta Museoetako Bitartekotzarako Iberoamerikako Eskolaren (EME Eskola) 5. edizioa egin zen. Eskola hau zentru hauek elkarrekin antolatzen dute: Museo de la Memoria y los Derechos Humanos (Txile), Argentinako Museo de la Memoria de Rosario, Gernikako Bakearen Museoa eta Museo del Memorial del 68 (Centro Cultural Universitario (DF – Mexiko).

Lehenengo jardunaldia “Memoriaren didaktika” izeneko azalpen- eta elkarrizketa-mahai batekin hasi zen, eta hainbat herrialdetako adituek parte hartu zuten: Mag. María Celeste Adamoli (Argentina); Naiara Vicent (Euskadi-Espainia); Mag. María Soledad Jiménez (Txile) eta Mag. Jenny Díaz Muñoz (Kolonbia).

Ondorengo jardunaldien ardatzak honako hauek izan ziren: “Oroimenari bitartekaritza-prozesu alternatiboetatik heltzea”; “Artearen ikuspegitik: Nola egin iraganaren transmisioa memoria-guneetan ez kristalizatzeko?” eta “Nola kokatu orainaldiko borroka kolektiboak gure lekuetan?”. Hiru jardunaldi horiek modalitate bera izan zuten: lehenengo tailerretan parte hartu, eta bigarren jardunaldi batean esperientzia laburrak aurkeztu, dagozkien ardatz tematikoen inguruan.

Egunero itxiera- eta irekiera-dinamikak egin ziren, ikasleen, antolatzaileen, erakusleen eta taileristen artean elkar ezagutzeko, eta EME Eskolaren bilakaera ebaluatzeko modu lasai gisa. Museoetako eta memoria-guneetako entzuleak dituzten bitartekarien, hezitzaileen eta langileen prestakuntzari leku horietan lanerako garrantzitsuak diren edukiak teorikoki eta praktikoki lantzeko ekarpena egitea du helburu. Hezkuntza, komunikazioa, gogoeta, sentsibilizazioa eta aisia ditu helburu, esperientziak trukatzea, sareak ehuntzea, espazioen eta bitartekarien artean, zeregina biderkatu eta aberastu dadin. Beste behin ere, esan dezakegu helburu horiek urtez urte lortzen ari direla, eta deialdia egiten dugunon, antolatzaileen eta ikasle gisa izena ematen dutenen proposamenek eta ekarpenek Eskola hau haztea eta indartzea eragiten dutela.

Ekimen honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure weba bisitatzera gonbidatzen zaitugu: https://tlatelolco.unam.mx/mediaciondememoria/

Lehenengo jardunaldia “Memoriaren didaktika” izeneko azalpen- eta elkarrizketa-mahai batekin hasi zen. Ondorengo jardunaldien ardatzak honako hauek izan ziren: “Oroimenari bitartekaritza-prozesu alternatiboetatik heltzea”; “Artearen ikuspegitik: Nola egin iraganaren transmisioa memoria-guneetan ez kristalizatzeko?” eta “Nola kokatu orainaldiko borroka kolektiboak gure lekuetan?”.

Kontaktua

hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus

Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago