Gernikako bonbardaketaren 84. urteurrena
2021-04-19
-
2021-04-30
Aurkezpena
Gernikako bonbardaketa gogoan lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 84. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2021. urte honetan.
Urte asko daramatzagu Gernikako bonbardaketatik bizirik atera ziren gizon-emakumeek transmititutakoari, testigantzei, ez ahazteko nahiari eta gertatutakoa eta ikasitakoa belaunaldi berriei transmititzeari balioa ematen.
Apirilak 26
- Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika): El cementerio de Gernika: testigo de la guerra civil.
Ordutegia: 11:00 eta 12:30
Prezioa: 0€
Hizkuntza: gaztelera
Lekua: Gernikako hilerria
Aurrez izena ematea beharrezkoa da (plaza mugatuak)
Apirilak 26
- Museora sartzea doan (10:30-17:30)
- Museoko erakusketa iraunkorretik bisita gidatua online
Ordua: 10:00
Nola: Instagram bidez (@museodelapazdegernika)
- Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika): Babesleku antiaereoak
Orduak: 12:00 euskaraz; 13:30 gazteleraz
Elkargunea: Museoa
Aurrez izena ematea beharrezkoa da (plaza mugatuak)
Apirilak 29a
- Webinarra: Gernikako Bakearen Museoak sortutako Gerra Zibila eta Gernikako bonbardaketa online lantzeko baliabideen aurkezpena egingo dugu. Horrez gain, Josean Buenok (Koldo Mitxelena Institutua) Oroimenaren Harra web orria aurkeztuko digu, memoria historikoa ikasgelan hainbat materialen bidez jorratzea helburu duena.
Hizkuntza: euskara
Ordutegia: 18:00-19:00
Kontaktua
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Antolatzaileak
Erakusketa-aretoa
Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago
Aldi baterako jarduera
Sound in the Silence Gernikan
2026-10-03
-
2026-10-11
Kultura arteko eta nazioarteko memoria-proiektua da, gazteei zuzendua.
Noticia
Amaituta
Maiatzak 1 itxita.
2026-05-01
-
2026-05-01
Museoa maiatzaren 1ean itxita egongo da.
Ekintzak
Amaituta
Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrena
2026-04-25
-
2026-04-30
“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2026. urte honetan.