Euskal Kostaldearen Museoen hilea
Euskal Kostaldearen Museoen Sareak euskal itsas ondarea hedatu eta sustatu nahi du, baita kostaldeko eskaintza bateratu bat sortu ere, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta Euskal Kostaldea markaren turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak bultzatuz.
Aurreko urteetako edizioetan jarduerak asteburu bakar batean biltzen baziren, aurtengo edizioan jarduerak martxo osoan zehar luzatuko dira. Martxoan zehar, programa zabal bat garatuko da 32 museo eta kultur gunetan (41 museo eta kultur gunek osatzen dute sarea).
Gure kasuan, martxoaren 11 eta 12an, museora sartzea doan izango da; bisita gidatua eskainiko da egun bietan 13.00ean eta 12an, igandea, ‘Bakegileak-I pacifici’ tailerra egingo dugu.
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago

Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…

Giza Eskubideen eguna
Gernikako Bakearen Museoak Giza Eskubideen eguna (abenduak 10) ospatuko du:

Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena
Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu nahiean, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika-Lumoko Udala, Kultur Etxea eta Gernika Gogoratuzekin batera zenbait ekintza berezi antolatu ditu…